2021/12/23

HAURRENDAKO OLENTZAROREN MEZUA-MENSAJE DE OLENTZERO

Bart gauean Zizur Nagusiko Olentzerozaleok, malkoz beterik, halako berria  eman didate:

ZIZUR NAGUSIAN NIRE KALEJIRA BERTAN BEHERA UZTEA ERABAKI DUTE

Tristea da berria eta pena handiz jaso dut mezua.

Barkatu ene ttipitxoak, aurten ere ezinen gara elkartu Zizurko karriketan zehar, ezinen ditut zuen  musuak eta besarkadak jaso.

Baina ez kezkatu ene lagun maitagarriak:

GABON GAUEAN, URTERO BEZALA, ZUEN ETXETIK PASAKO NAIZ

Datorren urtean elkartuko garelakoan,

Izan ontsa!

 

Esta noche me han trasladado los Olentzerozaleok de Zizur Mayor, entre sollozos, el siguiente mensaje:

HAN DECIDIDO SUSPENDER MI KALEJIRA EN ZIZUR MAYOR 

Es triste y he recibido con gran pena la noticia.

Perdonad mis txikis, este año tampoco nos podremos ver en las calles de Zizur, no podré recibir y sentir vuestros besos y abrazos.

Pero no os preocupéis:

EN NOCHEBUENA, COMO TODOS LOS AÑOS, ME PASARE POR VUESTRAS CASAS

Con la esperanza de vernos el próximo año,

Izan ontsa!

 





2021/12/17

EZINA EKINEZ EGINA

Zenbat eta gertuago, orduan eta irrika handiago.

Heldu igandean Neguburaren Eguna ospatuko dugu. Aitzitik, pandemiak ekitaldiak moldarazi dizkigu.

Erne aldaketei eta ez ahaztu: Neguburuaren ekitaldi guztietan musukoa jarrita eraman ezazu, nahiz eta karrikan izan.

Bai zuretzat, bai guztiontzat!

 

El próximo domingo celebreremos el Neguburuaren Eguna. Sin embargo la pandemia nos ha obligado a modificar las actividades.

Atención a los cambios y no olvides: En todos los actos de Neguburuaren Eguna hay que llevar puesta la mascarilla, aunque sea en la calle.

¡Por ti, por todos y todas!

 

2021/10/22

Aurten bai?

Iaz, tamalez, ezin izan genuen elkartu.

Zuhur jokatu behar badugu ere, abenduaren 19an zein 24an elkar topatzeko desioan gaude.

Hala izanen delakoan, izan ontsa!


Aunque el año pasado no pudimos celebrarlo, éste parece que sí.

Aunque hay que ser prudentes, estamos deseando encontrarnos el 19 y el 24 de diciembre.

Esperando que así sea, izan ontsa!

Zizur Nagusiko Olentzero Elkartea


2017/12/19

Neguburuaren Eguna

Heldu zen eguna eta eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, bai goizean, bai arratsaldean giro ederraz gozatu ginen.
Mari Domingi fue fiel a su cita y acudió acompañada de Calcetines.

2017/12/11

Asociación Zizur Nagusiko Olentzero Elkartearen Aurkezpena

Azaroaren 21ean egin genuen aurkezpena, Kultur Etxeko Antzokian.
Halako une horretarako gure herriko Olentzerori buruzko mahai-inguru informala prestatu genuen: noiz eta nola izan ziren bere hastapenak gure herrian, urtez-urte nola kozkortu zen gure Olentzero ibiltaria, noiz erabaki zuen gure herrira etortzea,...
Bide nabarrean, herriko Olentzeroren web-orria aurkeztu genuen, non usadio honi buruzko informazioa biltzen den.

Gure Olentzero mahai-inguruan

2012/11/24


Hau da Zizur Nagusian Olentzarori ongi etorria antolatzen diogun Olentzarozaleon esparrua. Urteak dira ikazkin xelebre hau negu solstizioarekin batera datorkigula, zintzo-zintzo urteroko bisita xume bezain zoragarri hau gurekin batera ospatzera. Ez digu inoiz huts egin, eta guk merezi dituen festak gogo onez antolatzen dizkiogu:
-        Gabon-egunean Olentzaroren Kalejira eta Eguberrien aitzineko igandean Olentzaroren Eguna, Mari Domingi bisitan etortzen zaigun unea delarik.

Zizurtarrak izanik, ospakizun hauek ezagutuko dituzuelakoan gaude. Bertzenaz, edo kanpotarrak baldin bazarete, etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.

Olentzaro eta Mari Domingi zain dauzkagu eta!
Kanpoan hotz, barruan bero, hemen dago gure Olentzero!

 
Este es el espacio de los Olentzarozaleok, las personas que organizamos el recibimiento de Olentzero en Zizur Mayor. Ya son bastantes los años que este curioso carbonero lleva acudiendo fiel a nuestra cita, siempre a una con el solsticio de invierno, a disfrutar con nosotros y nosotras  de esta fiesta tan especial y encantadora. Nunca nos ha fallado y es por ello que le organizamos estas celebraciones que tanto se merece:
-        En Nochebuena, la Kalejira de Olentzero y el domingo anterior a Nochebuena, Olentzaroren Eguna, ocasión que aprovecha Mari Domingi para visitarnos.

Es seguro que como habitantes que sois de Zizur Mayor ya conoceréis estos actos. Si no es así, o no sois de aquí, os invitamos a acudir y participar en ellos.

¡Olentzero y Mari Domingi nos esperan!

Zizur Nagusiko antzinako Olentzaro